Etzira arte eman daiteke izena Sarastarriko kobara zapatuko irteeran parte hartzeko

Urriaren 12ko ibilaldi horrek 14 kilometro izango ditu, Lizarrustin hasi eta Ataunen amaitzeko
Etzira arte eman daiteke izena Sarastarriko kobara zapatuko irteeran parte hartzeko
2024/10/08 10:48
eta kitto!

Bi egun geratzen dira Klub Deportiboko mendi batzordeak antolatutako irteera horretan parte hartzeko, eguenean amaituko baita epea. Urriaren 12ko ibilaldi horrek 14 kilometro izango ditu, Lizarrustin hasi eta Ataunen amaitzeko, tartean Sarastarriko koba edo haitzuloa bisitatuz. Igo beharreko pilatutako desnibela 575 metrokoa da eta jaitsi beharrekoa 890 metrokoa. Autobusa Eibartik goizeko 08:00etan irtengo da Ego Gainetik, eta bost minutu geroago, Urkizu/Bidebarrieta geltokitik. Aralar mendilerroaren mendebaldera dagoen zonaldean ibiliko dira, eta bertan Lareo lakua eta Ataungo Domoa edo Aralegiko zirkua ikusteko aukera izango dute.

Interesatuek 943 201904 telefono zenbakira deitu dezakete edo mendia@deporeibar.com helbidera idatzi. Bestalde, Deporreko bulegoetan ere jaso dezakete informazioa, bai gaur eta baita etzi ere, 19:30etik 20:30era.