Eugenio umoregilea gogoratzen duen “Saben aquell” Coliseo antzokiko zine programazioan
2023/11/02
09:48
eta kitto!
Asteburu honetan David Truebaren pelikula horrek hartuko du Coliseoko 1 Aretoa, kenduta domekako bigarren saioan, 20:00etan, eskainiko den joan zen asteburutik dagoen Patricia Ortegaren “Mamacruz” filma. Hori dela-eta, “Saben aquell” hori Antzokira pasatuko da. Antzokian ez da saiorik izango zapatuan, beste ekitaldi bat dagoelako antolatuta; baina domekan ohiko umeentzakoa botako da bertan, kasu honetan Benjamin Quabeck-en “Richard la cigüeña y la joya perdida” (pelikula hori zapatuan 2 Aretoan ikusi ahal izango da). Bestalde, 2 Aretoan hartuko du tokia asteburu guztian Cris Trenasen “Esta ambición desmedida”, musika dokumentala eta protagonista bakartzat C. Tangana abeslaria duena.