Eunate Astralaga atezainak beste denboraldi bat jokatuko du SD Eibarren
Aurreko denboraldiko bigarren itzuli osoan titular izan zen Berangoko atezaina Eibarrera bueltatu da Athletic Clubetik, bigarren denboraldi bat egiteko lagata jokatzeko. Atezaina 2024ko irailean iritsi zen Eibarrera eta, hasiera batean Maria Mirallesekin titularitatea txandakatu bazuen ere, bigarren itzulian Astralaga bera finkatu zen postuan.
Eibarren, Ligako 16 partida eta Erreginaren Kopako beste bat jokatu zituen 24-25 denboraldian, eta talde armaginarentzat historikoa izan den denboraldi bateko lorpen handietan lagundu zuen, hala nola, golik jaso gabe porteria hutsen boladan pieza garrantzitsua izanda, martxoan jarraian lortu ziren lau garaipenen parte garrantzitsu batean bilakatu zen bitartean (horietako hiru porteria hutsean eutsita). 186 zentimetroko altuerarekin, Eunate Astralagak sendotasuna eta segurtasuna ematen jarraituko dio talde armaginari.