Euren ateetan sartutako golak izan ziren Eibar-Huesca partiduko protagonista

Euren ateetan sartutako golak izan ziren Eibar-Huesca partiduko protagonista
2023/10/16 10:10
eta kitto!
Eibar KE-k berdindu egin zuen bigarren zatian lehenengoaren Huescak sartutako gola, partidu amaierara 1-1ekoarekin iristeko. Lehen zatia Eibarren nagusitasuna izan den arren, etengabeko etorrerekin eta baloiaren jabetza %70 ingurukoa izanik, Huesca abantailarekin joan zen atsedenaldira (0-1). Benetako zoritxarreko jokaldi batean, 38. minutuan, Huescak partidu guztian ateratako korner bakarrean, baloiak Eibarreko bi jokalarirengan jo zuen, ondoren zutoinean jo eta atean sartu aurretik.

Bigarren zatian ez zen partiduaren dinamika aldatu eta Joseba Etxeberriaren mutilek nagusitasun hutsala izaten jarraitzen zuten. 71. minutuan berdinketa iritsi da zoritxarreko beste jokaldi batean, Huescaren atean oraingo horretan. Kanpotarren defentsa batek buruz urrundu nahi izan zuen Matheusen pasea eta baloia bere atean sartu zuen. Eibar azken unera arte saiatu zen markagailua iraultzen, baina puntu batekin konformatu behar izan zuen, sailkapeneko seigarren postura igo ahal izateko. Seigarren garaipena jarraian ezin izan zuen azkenean lortu.