Euria egingo du arratsaldean

Euria egingo du arratsaldean
2024/03/25 09:08
eta kitto!

Gaur, egunaren bigarren partean, euritara joko du. Egunaren hasieran hegoaldeko eta hego-ekialdeko haizea ibiliko da, bizi samar ekialdeko eskualdeetan, eta zerua ostarteak izango dira; Goizak aurrera egin ahala, berriz, hodeiak ugarituz joango dira, hegoaldean batez ere. Eguerdi inguruan haizeak mendebal/ipar-mendebaldera egingo du eta aldaketa etorriko da; zerua estali egingo da, zaparradak botako ditu eta tenperatura jaisten joango da. Ez da baztertzen egunaren amaieran ekaitzak izan daitezkeenik. Gauean elur-kota jaisten joango da eta 1000 m-tik behera koka liteke.

 

Iturria: Euskalmet