Euriak hainbat arazo eragin ditu asteburuan

Euriak hainbat arazo eragin ditu asteburuan
2015/02/02 00:00
eta kitto!

Euriak hainbat arazo eragin ditu asteburuan, Udaltzaingoak aditzera eman duenez: barixakuan, arratsaldeko lehen orduan, lurjausia gertatu zen saihesbidean, Barrena kalearen parean. Handik ordu gutxira toki berean zuhaitz batzuk errepidera jausi eta, bidea garbitu arte, saihesbideko trafikoa eten egin zuten bi noranzkoetan. Zapatu goizean, berriz, beste luizi batek Arratera doan errepidea moztea eragin zuen. Horrekin batera, zapatu goizaldeko txingorrak herriko hainbat auzotan lur-jausi txikiak eragin zituen eta fatxada zatiak kalera bota zituen.