Europako diru-laguntzetarako aurkeztuko diren proposamenak adosteko foroa sortzea eskatu dute
2021/01/28
10:24
eta kitto!
Europar Batasunak Next Generation funtsak bideratuko ditu osasun publikoan eta trantsizio digitalean inbertitzeko edota emergentzia klimatikoari aurre egiteko, besteak beste. Europatik etorriko diren diru-laguntza horien harira Eibarko EH Bilduk azaldutakoaren arabera, Iñaki Arriola sailburuak iragarri du Estaziño-Azitain bitartean trenaren estaldura Europako diru funtsekin laguntzeko eskaera bideratu duela Jaurlaritzatik. Horren aurrean, Bildutik gogorarazi nahi dute “oposizioko alderdi guztiak, baita bertako bizilagunak ere, estaldura horren kontrakoak” direla. Horregatik, Udalek eskatuko dituzten funtsen erabileraren inguruan adostasuna egon dadin, Eibarren alderdi guztiek osatutako udal eztabaida foro bat martxan jartzea eskatu du EH Bilduk.
Azaldu dutenez, “laguntza garrantzitsuak bideratuko ditu Europar Batasunak pandemiak eragindako ondorioei aurre egiten laguntzeko. Jaurlaritzak ezagutzera eman ditu egingo dituen eskaerak, modu unilateralean gainera, gainontzeko alderdiokin kontrasterik egin gabe. EH Bilduk ez du Udalean gauza bera gertatzerik nahi, are gehiago Eibar bezalako udal batetan, non PSEk gutxiengoan gobernatzen duen eta non egoera sozioekonomikoak eta urbanistikoak alderdi guztion talde-lana eskatzen duen”.