Euskadik 92.697 PCR proba egin ditu, eta 6.817 kasu positibo antzeman ditu epidemiaren bigarren olatuan
2020/10/29
10:46
eta kitto!
Eusko Jaurlaritako Osasun Sailak adierazi duenez, urriaren 19tik 25ra bitarteko astean, Euskadin 92.697 koronabirus proba egin dira guztira, eta horietatik 6.817 kasu positibo detektatu dira. Lurraldeen arabera, Araban 611 PCR positibo detektatu ziren, Bizkaian 2.898 eta Gipuzkoan 3.126. Horiez gain, bizilekua Euskaditik kanpora duten edo bizileku ezezaguna duten beste 182 kasu ere egon dira.
Oro har, Euskadik aste horretan honako intzidentzia metatua izan zuen: azken 14 egunetan, 527,05 positibo 100.000 biztanleko.
Ignacio Garitano, Osasun saileko Zaintza eta Kontrol Programaren koordinatzaileak datuan aztertu ditu. Gainera, egindako azken baheketen emaitzak ezagutzera eman du.
(*)Kontuan izan behar da Zumaiako, Ermua-Mallabiko eta Beasaingo baheketek irekita jarraitzen dutela, beraz, emaitzak oso behin-behinekoak dira.

POSITIBO KOPURUA | POSITIBITATE TASA | EMAITZA KOPURUA | |
SANSOMENDI | 28 | 1,12% | 2497 |
AZKOITIA | 37 | 1,20% | 3093 |
AZPEITIA | 36 | 1,55% | 2325 |
BEASAIN | 6 | 0,65% | 927 |
DURANGO | 69 | 1,36% | 5067 |
ERMUA / MALLABIA | 12 | 0,70% | 1717 |
URNIETA | 16 | 1,03% | 1552 |
ORDIZIA/ZALDIBI | 41 | 1,56% | 2629 |
ZUMAIA | 8 | 1,77% | 453 |
(*)Kontuan izan behar da Zumaiako, Ermua-Mallabiko eta Beasaingo baheketek irekita jarraitzen dutela, beraz, emaitzak oso behin-behinekoak dira.