Euskadiko “egoera larria” dela eta, Iñigo Urkullu lehendakariak ez du baztertzen murrizketa gogorragoak ezarri behar izatea

Euskadiko “egoera larria” dela eta, Iñigo Urkullu lehendakariak ez du baztertzen murrizketa gogorragoak ezarri behar izatea
2021/01/06 18:49
eta kitto!
LABI berriro biltzeko egun gutxiren faltan, murrizketa gogorragoak ezartzea mahai gainean dagoen aukeretako bat dela aurreikusi du lehendakariak. 

Batzorde teknikoa ostiralean bilduko da, eta baita astelehenean ere. Urkulluk sare sozialetan argitaratutako idatzian, honela adierazi du: “Pandemiaren jarraipena eta kontrola egunero egingo dugu, Euskadiko eta gure inguruko egoerak oso larria izaten jarraitzen duelako”.

Gabonetako ospakizunen ondorioz, dagoeneko datuek erakusten diguten bezala, urtarrilean zehar egoerak okerrera egin du. “Argi eta garbi egiaztatu da azaroaren hasieratik izandako bilakaera positiboa gelditu egin dela”- dio lehendakariak.

Horiek horrela, Urkulluren mezua argia da: “Prebentzio-neurriak betetzen jarraitzea ezinbestekoa da. Ziurgabetasun- eta arrisku-testinguru batean jarraitzen dugu, eta horrek ahalik eta zaintza eta kontrol handiena izatea eskatzen du”.

https://www.facebook.com/urkullu/photos/a.170755127212/10157516882262213/