Euskadiko Zikloturismo Estrategia eta ibilbide berriak aurkeztu dituzte gaur goizean Armagintzaren Museoan
Sailburuak azaldu duenez, Tourra Euskaditik irteteak bultzada handia emango dio “urteetan lanean aritu garen zerbaiti: Euskadi erreferentziazko helmuga zikloturista gisa finkatzea. Euskadik produktu zikloturista sendo bat garatzeko faktoreak biltzen ditu: tradizio luzea, sarbide onak, kirola egiteko azpiegitura onak, hotelen edukiera eta askotariko eskaintza, eskaintza osagarri erakargarria eta kalitatezkoa, nazioarteko ekitaldiak eta kirol-komunitate aktibo eta kohesionatua”.
Euskadiko zikloturismoaren helburuak, Estrategiak jasotzen dituenak, eskaintza dibertsifikatzean oinarritzen dira, naturarekin kontzientziatua dagoen segmentu turistiko adeitsu bat erakartzeko: “Zikloturismoa lurraldea egituratzeko bide bat da, ibilbideen bitartez, baita turismoko jarduerak helmuga osoan zehar sortzen duen aberastasuna banatzeko bide bat ere. Zikloturismoa, beraz, jasangarritasuna bermatzen duen produktu bat da, bere hiru alderdietan: ingurumenekoa, soziokulturala eta ekonomikoa. Horrez gain, Euskadi Basque Country marka indartzen laguntzen du, askotariko helmuga turistiko jasangarri gisa” zehaztu du sailburuak.
Estrategiaren aurkezpenaren ondoren, Joseba Beloki txirrindulariak “Euskadi Cycling”-i atxikitako errepideko ibilbide berria azaldu du.