Euskal Herri mailako manifestazioa deitu du Zaldibar Argituk uztailaren 4rako Eibarren
2020/06/27
11:16
eta kitto!
Atzo arratsaldean prentsaurrekoa eman zuen Zaldibar Argitu herri plataformak Elgetako Kafe Antzokian, datorren zapaturako, uztailaren 4rako Eibarren egingo den manifestazio nazionala deitzeko. Agerraldian salatu zutenez, zabortegia amildu zenetik bost hilabete betetzear direnean, Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran oraindik desagertuta jarraitzen dute eta ez du inork dimititu. Plataformako kideen berbetan, "familiei eta herritarrei errespetuz erantzukizun politikoak mahai gainean jarri behar direla aldarrikatzen dugu, beharrezko diren dimisioak eta azalpenak emanez. Jada bost hilabete joan dira eta senideek zein herritarrek haien lagunak non dauden jakin gabe segitzen dute. Era berean, Zaldibarko zabortegiaren kudeaketa negargarriaren ondoren, kargu politiko bakar batek ere ez du dimititu. Familiei eta herritarrei errespetuz erantzukizun politikoak mahai gainean jarri behar direla aldarrikatzen dugu, beharrezko diren dimisioak eta azalpenak emanez. Osasun demokratiko hutsagatik, ezin dugu onartu ezer pasa izan ez balitz jokatzea, zabortegiaren auzian egon diren praktika irregular guztiak zehatz-mehatz argitzeko ordua da, erantzukizunak har ditzatela nahi eta behar dugu!".
Gauzak horrela, Euskal Herri mailako manifestazioa deitu dute Eibarren uztailaren 4rako, 17:00etan, Untzaga plazatik abiatuta eta parte hartzeko dei zabala egin dute: "Denoi eragiten digun kontua delako, dei egiten diegu Euskal Herriko bazter ezberdinetako herrikideei manifestaziora etortzera, euren elkartasunaren bidez hau guztia argitzen laguntzeko. Era berean, eragile sozial eta sindikal ezberdinei eskatzen diegu batu daitezela gure deira, indarrak batzea eskatzen du egoerak. Kalean hartzea dagokigu orain".