Euskal Herriko erdigunera ibilaldia egingo da urriaren 12an

Gaur amaituko da bertan parte hartu ahal izateko izena emateko epea
Euskal Herriko erdigunera ibilaldia egingo da urriaren 12an
2025/10/10 12:08
eta kitto!

Domekan, urriak 12, Euskal Herriko erdigune geografikora mendi martxa egingo dute Euskal Herriko hainbat mendizalek. Felix Isasa ingeniariaren arabera, erdigune hori Nafarroan dago, Andia mendilerroan, San Donato baselizaren inguruetan.

Erdigune hori Beriain menditik Olloko bailarera doan bidearen ondoan dago. Baita Lezitza menditik hurbil ere. Sakanako bailaran kokatua, Olibesarioko Saroia izenez da ezaguna. 1.236 metroko altueran dago, eta 2004an monolito txiki bat jarri zen bertan, Euskal Herriko erdigune geografikoa adierazteko.

 

Ibilaldia, bazkaria eta gehiago

Mendizaleak goizean goiz abiatuko dira Senosiainetik (Askan) eta bazkariarekin amaituko dute eguneko egitaraua. Bertan parte-hartzeko eta bazkarian izen emateko, 620 190 277 telefonora deitu edo iratxomendi@gmail.com helbidera idatzi behar da.