Euskal Herriko Gazte Orkestrak entsegu irekia eskainiko du gaur Hezkuntza Esparruan
2018/01/02
11:58
eta kitto!
Euskal Herriko Gazte Orkestrako kideak Eibarren daude, neguko topaketan, aste honetan eskainiko dituzten kontzertuetarako prestatzen. 20 urteko zikloa ixteko, hiru lan garrantzitsu erakutsiko ditu orkestrak denboraldi honetan: Juan Crisostomo Arriagaren “Sinfonia Ren”; Karl Stamitzen “Biolarako eta orkestrarako kontzertua”, orkestrako kide ohia eta gaur egun Hanburgoko operaren orkestrako biola den Maria Rallo Muguruzarekin batera; eta, amaitzeko, “Esklabo zoriontsuak” obertura ezaguna. Donostian (urtarrilak 3), Gasteizen (urtarrilak 4) eta Bilbon (urtarrilak 5) kontzertua eman aurretik, nahi duten guztientzat entsegu irekia egingo dute Eibarren, Hezkuntza Esparruko aretoan, gaur, martitzena, 17:00etan.
Ia erabat Euskal Herrian jaiotako edo bertan bizi diren gazteek osatutakoa, EGOk bi lan-denboraldi planteatzen ditu, udako eta neguko oporraldien inguruan garatzen direnak euskal geografiaren hainbat lekutan. Denbora-tarte honetan, EGOko kideek nazioarteko ospea duten irakasleekin lan egiteko aukera dute, esperientzia interesgarria eskuratuz orkestraren eta ganbara-musikaren arloan. Lan-denboraldi hauen amaieran EGOk hainbat kontzertu planifikatzen ditu gonbidatutako irakasleek eta bere zuzendari artistikoak, Juan José Ocónek, alegia, eginiko lanaren erakusgarri.