Euskal Herriko Itzuliaren 4. etapa Arraten amaituko da

Euskal Herriko Itzuliaren 4. etapa Arraten amaituko da
2013/04/04 00:00
eta kitto!

13.25etan Trapagaranen 13.25etan hasiko den gaurko etapak 151 kilometro eta erdi izango ditu. Eibartik 15.20ak inguru pasatuko da lehen aldiz, Maltzagatik sartuta. San Juan kalean tarteko helmuga jokatuko dute eta Karabietara joango dira. Handik ordubetera, 16.15-ak bueltan gurean izango dira berriro, oraingoan Otaola hiribidetik sartuta, Ixuara jotzeko. Eta azken sarrera, etaparen amaieraren bila, 17.00ak bueltan izango da, San Miguel gaina pasa ondoren, Maltzagatik gurera etortzeko. Beste tarteko helmuga bat jokatuko da San Juan kalean berriro eta Arratera igoko dira, han 17.15ak inguruan etapa amaitzeko. Biharko etapak Beasainera eramango du tropela, Itzuliaren amaieraren bila. 166 kilometro izango ditu eta gure herritik 13.00an irtengo dute txirrindulariek. Irteera neutralizatua izango da eta benetakoari Azitainen emango zaio 13.05etan.
Zirkulazioari begira, gaur goizetik ezin da aparkatu Legarre eta Arrate Bide kaleetan, ezta Untzagan Pegora bulegoaren parean. Arratsaldean, bestalde, Azitaingo industrialdeko goiko aldea autobusak aparkatzeko erabiliko da bihar arte. Bihar, eta lasterketa hasi arte, ezingo da aparkatu honako kaleetan: Julian Etxeberriko 2tik 6ra, Zuloagatarren, Bidebarrieta kaleko hasierako ezkerreko aldea, Calbeton, Plaza Berria eta Untzaga. Era berean, erdigunea peatonalizatuko da goizeko 09.00etatik aurrera eta Toribio Etxebarria ez da zabalduko trafikorako.