Euskal Herriko Itzuliaren 56. edizioa aurkeztu dute
2016/04/01
11:26
eta kitto!
Gaur goizean aurkeztu dute udaletxean Euskal Herriko Itzuliaren 56. edizioa. Aditzera eman dutenez, datorren astean, astelehenetik zapatura jokatuko den Euskal Herriko Itzuliaren 56. edizioak gure herrian izango ditu une erabakigarrienak. Azken urteetan beti egon da Arraten amaitzen zen etaparen bat. Aurten, berriz, Itzulia bera Eibarren amaitzeak indar berezia emango die gure errepideetan jokatuko diren kilometroei. Antolatzaileen berbetan, "aurreko edizioetan beti izan dugu etaparen bat gurean, baina oraingoan lasterketa lehen aldiz Eibarren amaituko da eta horrekin gure ametsa bete dela esan dezakegu. Eta horrekin batera lasterketa are eibartarragoa izango da". Horri jarraipena egiten ibiliko diren komunikabideen artean, besteak beste, Eurosport egongo da eta, esan dutenez, "horri esker mundu osoan ikusiko dute Eibar, iazko edizioan 15 milioi eta erdi ikusle izan ziren eta".
Astelehenean lasterketak hirutan zeharkatuko du Eibar. Bestalde, zapatuko erlojuz kontrakoak 16 kilometro t’erdiko ibilbidea beteko du eta aurrez-aurre jarraitu ahal izango dugu, Eibartik irten gabe. Egun batean zein bestean, gainera, Arraterako igoera bereziez gozatu ahal izango dute zaletuek: barixakuan Matsariatik igoko dutelako eta zapatuan Azitaindik. Horrek trafikoan eragingo dituen aldaketengatik aldez aurretik barkamena eskatu dute antolatzaileek. Bestalde, aldaketa horien berri ematen joango direla aurreratu dute.