Euskal Herriko Kontseilu Sozialista aurkeztu zuten zapatuan Astelena frontoian
Astelenako ekitaldian azaldu zutenez, antolakunde berriak Mugimendu Sozialistaren “erreferente politiko nagusia” izatea du xede: “Ongizate unibertsalaren alde egingo duen forma politiko bat”.
Mila lagun baino gehiago bildu ziren Astelenan eta Garazi Navarro EHKS-ko kideak aipatu zuen zapatukoa hasiera besterik ez zela. Navarrok zera azpimarratu zuen: “estatu zapaltzailean guztiz integratzen eta asimilatzen ari zen mugimendu politikotik” aldentzeko hautua egin zutela, ezker abertzaleak hartutako bideari aipamen eginez. “Erantzun berrien bila” aritu direla aipatu zuen, “sozialismoaren aldeko aldarria eguneratzearen” alde eginda.
Atzo Euskal Herriko Kontseilu Sozialista aurkeztu genuen Eibarko Astelena pilotalekuan.
Aurrera begira komunismoa langileon artean hegemoniko bihurtzeko lanean jarraitzea dagokigu.
Langile boterea eraiki.
Estatu sozialista eraiki.
Batu Kontseilu Sozialistara. pic.twitter.com/arNzq2Mplq
— Euskal Herriko Kontseilu Sozialista (@EHKSozialista) December 17, 2023