Euskal Herriko Kontseilu Sozialista eratu zuten zapatuan Astelena frontoiko ekitaldian
2023/12/18
13:28
eta kitto!
Aurrerantzean Mugimendu Sozialistaren “erreferente politiko nagusia” izango da alderdi hori, horrela erabaki baitzuten zapatuan Astelenan mila lagunetik gora bildu zituen ekitaldian. Azken bost urteetan mugimenduak egindako urratsen segidatzat jo dute alderdiaren sorrera Euskal Herriko Kontseilu Sozialistako eledunak. Azaldu zutenez, antolakunde berriak xede du Mugimendu Sozialistaren erreferente nagusia izatea, “ongizate unibertsalaren alde egingo duen forma politiko bat”. Erakundearen proposamen politikoa zazpi auzi nagusitan banatu zuten: bizitzaren garestitzea, gerra, autoritarismoa, krisi ekologikoa, emakume langileen zapalkuntza, autodeterminazioa eta amnistia. ESTRATEGIA SOZIALISTA BERRIA HEMEN.