Euskal Herriko Mus Txapelketaren Eibarko kanporaketa otsailaren 9an jokatuko da

Euskal Herriko Mus Txapelketaren Eibarko kanporaketa otsailaren 9an jokatuko da
2024/01/26 12:31
eta kitto!
Euskal Herriko XIV. Mus Txapelketaren Eibarko kanporaketa otsailaren 9an jokatuko da, Deporren. Bertan parte hartzeko, egun horretan 17:00etatik 17:30era Deporren bertan eman beharko da izena eta bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu.

Eibarko kanporaketako bikote irabazleak Gipuzkoako Txapelketa jokatzeko aukera izango du martxoaren 9an eta, ondoren, Euskal Herriko Txapelketaren finala martxoaren 23an jokatuko da Zuberoako Altzai herrian.