Euskal Herriko VIII. Mus-Txapelketako kanporaketak domekan Klub Deportiboan

Euskal Herriko VIII. Mus-Txapelketako kanporaketak domekan Klub Deportiboan
2016/01/26 11:19
eta kitto!
Urtero bezala, aurten ere, Euskal Herriko Mus-Txapelketako Eibarko kanporaketak Klub Deportiboan jolastuko dira, urtarrilaren 31an, 16:00etatik aurrera. Aurtengoa VIII. edizioa izango da. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu eta partehartzaileek egunean bertan edo astean zehar izena emateko aukera izango dute Klub Deportiboko tabernan.  Bikote guztiek ardo botila bat jasoko dute opari gisa.  Lehenengo bikoteak lau lagunendako bazkaria irabaziko du, eta bigarrenak bi lagunendako afaria. Finalera heldu ezkero, sari ezin hobeak irabazteko aukera izango dute partaideek. Antolatzaileek adierazi dutenez, "Mus-ak gazteen artean gero eta zaletu gehiago ditu eta giro aparta egoten da" . Horregatik eibartarrak animatu nahi dituzte ekitaldian parte hartzeko.

Informazio gehiago jasotzeko, Klub Deportibo tabernan bertan galdetu edo www.ehmus.eus web orrira jo dezakezue.