Euskal ijitoek Ignacio Zuloaga omendu zuten Zumaian, Ijito Herriaren Nazioarteko Egunean
2018/04/11
08:46
eta kitto!
Astelehenean, Ijito Herriaren Nazioarteko Egunean, ijitoek “Tio Ignacio” deitzen dutena omendu zuten Zumaian, Zuloaga Fundazioak eta Gipuzkoa eta Bizkaiko ijito komunitateek elkarren artean antolatutako ekitaldian. San Telmo jaien barruan eta kultura eta politika munduetako ordezkarien presentziarekin, protokolorik gabeko ekitaldia egin zen Zuloagatarren Santiago Etxean. Zuloagak caló ijitoen hizkera ikasi zuen 1892an eta, Ignacio Suarez de Zuloaga bere birbilobak esan zuen moduan, “pintoreak 37 koadro egin zituen ijito motiboekin”.