Euskal Jaia elkarlanean antolatzeko bilera irekia deitu dute gaurko, 19:00etan
2020/02/18
10:04
eta kitto!
Klub Deportiboko Kultura Batzordeak batzar irekia deitu du gaurko, 19:00etan Deporren, 55. Euskal Jaiaren harira. Azaldu dutenez, “badira bi edo hiru urte barne hausnarketa egiten hasi ginela, lasai eta perspektiba errealista batetik. Indar asko eta laguntasun asko behar da Euskal Jaia, gaur egun ezagutzen dugun moduan, burutu ahal izateko. Indarrak egon badaude, baina egia esateko gero eta gutxiago, urte asko dira eta ideiak ere agortzen doaz. Konklusio batzuetara ailegatu gara eta indarguneak eta ahulguneak identifikatuta ditugu. Hori dela eta, aldaketa batzuk egin behar ditugula pentsatzen dugu. Ideia berriak eta freskotasun piska bat behar ditugula ere argi daukagu, baita aldaketak egiten direnean denon gustokoak ez direla izaten ere. Horregatik, gaur Deporren egingo dugun batzar irekira etortzea proposatu nahi dizuegu, horrela, zeuen ideiak, pentsamenduak edo dena delakoa denokin konpartitzeko, denon artean denok nahi dugun Euskal Jaia antolatzea errezagoa izango da eta. Izan ere, gure betiko nahia, bai iraganean, bai orain eta beti, herriak nahi duen Euskal Jaia antolatzea izan da, helburu zehatz eta argi batekin: euskal kultura eta euskera bera sustatzea eta bultzatzea, eta horrela jarraitzeko asmoa daukagu zuen laguntzarekin”.