Euskal Jaiaren inguruko bizipen eta irudiak biltzen ari dira, sormen lan kolektiboa egiteko

Jendeak bidalitakoarekin banderatxoak sortu eta Klub Deportiboaren inguruan zintzilikatuko dituzte, maiatzaren 25ean.
Euskal Jaiaren inguruko bizipen eta irudiak biltzen ari dira, sormen lan kolektiboa egiteko
2024/05/07 11:48
eta kitto!

Euskal Jaia gerturatzen doa eta horren inguruko ekimena antolatu dute Arrate Kultur Elkarteak eta Adarabarrek: “Aniztasuna, ospakizuna eta Euskal Jaiarekiko harremana jaso nahi duen sormen lan kolektiboa osatzera goaz. Jendeak aukeratutako bizipen+data+kolore baten bidez, Pantone itxurako banderatxoak sortu, eta Klub Deportiboaren inguruan zintzilikatuko ditugu maiatzaren 25ean, Adarabarren laguntzaz”.

Datuak bidaltzeko, INPRIMAKI HAU bete daiteke, maiatzaren 19a baino lehen. Argazki edo irudirik bidali nahi izan ezkero, arratekultu@gmail.com helbidera edo 638 284 912 zenbakira (WhatsApp edo Telegram bidez) igorri daitezke. Edo, bestela, maiatzaren 25ean eraman daitezke, egun horretan egingo den artisau eta baserritarren azokara.