Euskal Jaiko bazkarirako eta kantu afarirako txartelak salgai daude gaurtik aurrera

Kantu afaria maiatzaren 24an, zapatua, egingo da; eta hurrengo egunerako, domekarako, antolatu dute herri bazkaria. Biak Untzagako karpan egingo dira.
Euskal Jaiko bazkarirako eta kantu afarirako txartelak salgai daude gaurtik aurrera
2025/05/06 10:36
eta kitto!

Gaurtik eta maiatzaren 21era bitartean salgai egongo dira Klub Deportiboko egoitzan Euskal Jaiko kantu afarirako eta herri bazkarirako tiketak.

Kantu-afariaren prezioa 20 eta 25 eurokoa izango da (20 euro ikasle eta langabetuek, 25 euro langile eta dirua dutenek), eta kateringa Harakintzaren ardura izango da. Ekitaldiaren barruan Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldeak joko ditu afalduosteko abestiak, eta ondoren gau girotua egongo da DJ Miren G-rekin.

Herri-bazkariaren prezioa bost euro merkeago da kasu bietan, hau da, 15 eta 20 euroren artekoa. Ondoren, "Patxi eta Konpañia"-rekin erromeria egongo da.