Euskal Jaiko kartelak ikusgai egongo dira Topalekun barixakutik martxoaren 3ra arte
Arrate Kultur Elkartearen erakusketa aretoan ikusgai egongo den erakusketa berria.
2024/02/13
12:40
eta kitto!
Aste honetako barixakuan, otsailak 16, arratsaldeko 19:00etan egingo da inaugurazio ekitaldia, “luntx txiki batekin lagunduta”. Erakusketa Klub Deportiboko 100. Urteurrenaren ospakizunen barruan kokatzen da, eta egun horretatik martxoaren 3ra arte egongo da ikusgai, Arrate Kultur Elkartearen taberna zabalik dagoen ordutegian. 1965ean egin ziren I. Euskal Jaiak Eibarren eta, 2015ean Urrezko Ezteiak ospatu eta gero, iaz bere 57. edizioa bete zen. Aurtengoan, beraz, 58.era helduko dira maiatzaren azken asteburuan, ohikoari jarraituz. Hori bai, Deporren 100. Urteurrena bizitzen dihardugun honetan, horko ekimenak ere bereziak izango dira oso. Hasteko, barixakuan zabalduko duten erakusketa.