Euskal kantu tradizionalak abesteko saioak egingo dituzte Arrate Kultur Elkartean hamabostean behin

Euskal kantu tradizionalak abesteko saioak egingo dituzte Arrate Kultur Elkartean hamabostean behin
2024/03/05 10:22
eta kitto!

Euskal kanta tradizionalak abesteko kantu-saioak egiten hasi dira Arrate Kultur Elkartean. Arduradunen berbetan, “doinu eta letrak ezagutu, ikasi etaabestuz gozatzeko, lagunarteko saioetan elkartuko gara, hamababostean behin, astelehenetan”. Saioak 19:00etan hasiko dira eta atzo izan zen lehena. Beraz, hurrengoa martxoaren 18an izango da. Informazio gehiago nahi izanez gero, 638 284 912 telefono zenbakira deitu daiteke.