Euskal presoen eskubideen aldeko urratsak emateko eskatu zen Eibarren ere
2022/01/10
12:00
eta kitto!
Milaka lagunek eskatu zuten zapatuan euskal presoen eskubideen aldeko urratsak egiteko, Sarek deituta Euskal Herri osoan egindako 200 bat mobilizaziotan. Osasun egoeraren ondorioz, aurten ere ezin izan da presoen eskubideen aldeko manifestazio bateratua egin Bilbon, baina horren ordez hiriburu eta herri askotan irten ziren herritarrak “salbuespen egoera” amaitu dadila eskatzera, baita Eibarren ere.