‘Euskaldun berriak betiko berri?’ berbaldi interaktiboa bihar Udaletxeko patioan
2018/12/10
10:50
eta kitto!
Akebai plataformak sortutako ‘Hamaika Berbaldi’ ekimenaren saio berria jasoko du bihar 19:00etan udaletxeko patioak. Oraingo honetan ‘Euskaldun berriak betiko berri?’ izenburua daukan berbaldi interaktiboa egingo da, eta M. Jesus Martin, Mohamed-Fadel Taleb Mohamed, Sara Lamas eta Alina Ivan izango dira hizlariak, Mariano Lukek dinamizatzaile lanak egiten dituen bitartean. “Euskaldun berri zein euskaldun zahar, denok izango dugu zer entzun eta zer ikasi”, esan dute antolatzaileek.