Euskalmetek iragarri du gaur ere ekaitza datorrela
2021/06/01
07:21
eta kitto!
Meteorologiak alerta horiaren iragarpenak bete ditu atzo, astelehena, azken orduan egondako ekaitzarekin. Euskalmeten iragarpenaren arabera, gaur ere ekaitza egongo da eguerditik aurrera eta euri-zaparradek indarra hartuko dute eta EAE osora hedatuko dira. Gainera, arratsalde-gau partean haize zakarra eta txingorra egon daitezkeela aurreikusten da. Tenperatura maximoak 26ºC edo 28ºC ingurukoak izango dira.
Argazkia: Ander Curiel
Argazkia: Ander Curiel
Giro nahasia gaurko. Goizean zaparrada batzuk bota ditzake, baina eguerditik aurrera ezegonkortasuna handitu eta trumoi-ekaitz mardulak bota ditzake. Gainera txingorra egin dezake eta ufada gogorrak egon daitezke. Tenp 26-28 ºC-ra igoko da eta sargori puntu bat igarriko dugu. pic.twitter.com/37kEdcdNgU
— Euskalmet (@Euskalmet) June 1, 2021