Euskara ikastaro bereziak 16 eta 18 urte bitartekoentzat

Euskara ikastaro bereziak 16 eta 18 urte bitartekoentzat
2023/09/22 13:27
eta kitto!
Europako Erreferentzia Marko Estandarrean C1 maila parekatzen duen euskara-azterketa (lehengo EGA) prestatzeko ikastaro berezia eskainiko dute 16-18 urteko gazteentzat Eibarko bi euskaltegietan, Udal Euskaltegian eta AEK Euskaltegian. Azaldu digutenez, “Batxilergora arteko ikasketak euskaraz egin dituzten ikasleek euskarazko B2 mailaren egiaztagiria jasotzen dute, baina aisialdian aritzeko nahiz lan munduko lanpostu askotarako euskara maila bat gehiago, hain zuzen ere C1 maila egiaztatzea eskatzen da”. Hori dela eta, azterketara aurkezteko asmoa duten 16-18 urte bitarteko gazteei gauzak errazteko, C1 mailako urte osoko ikastaroarengatik 20 euro baino ez dituzte ordainduko, euskaltegi batean zein bestean. Izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko, Udal Euskaltegira (943700912 telefonora deitu edo euskaltegia@eibar.eus helbidera idatzita) zein AEK euskaltegira (943201379 telefonora deitu edo eibar@aek.eus helbidera idatzita) jo daiteke, lehenbailehen, matrikulazioa datorren astean itxiko dute eta.