EUSKARALDIAn Eibarren zer egingo den azaltzeko informazio bilerak egingo dira datorren astean
2018/09/1215:30
eta kitto!
Azaroaren 23an iritsiko da Euskaraldia Euskal Herrira eta Eibarrek ere bat egingo du "11 egunetan esukeraz" ekimenarekin. Eibarren Akebaiplataformak bilerak antolatu ditu interesa duten guztientzat datorren asterako, Eibarren zer egingo den jendeari azaltzeko asmoz: lehen bilera irailaren 17an izango da, 19:00etan …eta kitto! Euskara Elkartean; irailaren 18an, berriz, Armeria Eskolan (Areto Nagusian) izango da bilera, 19:00etan; irailaren 19an udaletxean (Pleno Aretoan), 19:00etan; eta azken bilera irailaren 20an egingo da, Portalean (Batzartokian, 1. pisuan), 19:00etan. Beraz, Eibarren zer egingo dugun jakin nahi baduzue etorri, eta zure ingurukoak ere animatu!Udako oporren aurretik EUSKARALDIAren inguruko aurkezpen bi egin ziren: Eibarren, EUSKARALDIAren enbaxadore izango den HAMAIKAKOA aurkeztu zen eta Deban, berriz, Debabarrenean EUSKARALDIA prestatzen elkarlanean diharduen taldea eman zen ezagutzera.