Euskaraldiaren bigarren edizioa, 2020ko udazkenerako
2019/02/01
06:30
eta kitto!
Euskaraldia ariketa sozialaren bigarren edizioa 2020 urteko udazkenean egitea erabaki dute. Antolatzaileak xehetasunak lantzen ari baldin badira ere, bi ardatz izango dituela aurreratu dute: batetik, euskal herritarrei deia egingo zaie, ahobizi eta belarriprest rolen bitartez hizkuntza ohiturak aldatzen jarraitzeko; bestetik, bigarren edizioko berrikuntza modura, era guztietako entitateek (erakunde publikoak, enpresak, saltokiak, elkarteak…) beraien funtzionamenduan euskararen erabilera areagotzeko urrats zehatzak ematea bultzatuko dute
2018ko azaroaren 23aren eta abenduaren 3aren artean egindako ariketan izena eman zuten 220.000 belarriprest eta ahobizien azterketa egin dute; hain zuzen, udan, Euskaraldiaren lehen edizioak izan duen eraginaren emaitza gehiago jakin ahal izango dira.