Euskaraldiaren bigarren edizioa aurkeztu dute
2019/11/21
16:54
eta kitto!
Iazko esperientzia arrakastatsuaren ondoren, Euskaraldiak 2020. urtean izango du jarraipena. “Gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan” egingo dela euskeraz aldarrikatu zuten Euskaraldiko antolatzaileek eta sustatzaileek atzo iluntzean egin zen aurkezpenean.
Bi urtean behin egingo den egitasmoa da eta datorren 2020. urteko azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da bigarren edizioa (iaz baino lau egun gehiago). “Ahobizi eta Belarriprest ariketaz gain, taldeetan hizkuntza ohiturak aldatzeko aukera izango dute era guztietako entitateetako kideek. Horretarako, Euskaraldian garrantzia berezia hartuko duen kontzeptu berri bat sortu da: Arigunea. Euskaraz aritzeko babesgune modura osatutako guneak izango dira, taldean jarduteko aukera emango duten espazioak”, aipatu zuten aurkezpenean. Beraz, banakako harreman pertsonaletan ezezik, talde eremuetan parte hartzeko aukera izango dute herritarrek (lantokietan, enpresetan, administrazio publikoan, herrietako asanbladetan, kultur zein kirol taldeetan…).
Euskaraldiaren antolatzaileak eta sustatzaileak 2020ko edizioa prestatzeko lanean dihardute eta Akebaik gonbidapena egiten die prestaketetan parte hartzen lagundu nahi duten eibartarrei (eibarrenakebai@gmail.com helbidera idatzi daiteke informazio gehiago eskuratzeko).