Euskaraldiaren Eibarko hamaikakoa aurkeztuko dute otsailaren 19an

Aurkezpena Ana Goitiaren "Katana" bakarrizketaren ostean izango da, Klub Deportiboan.
Euskaraldiaren Eibarko hamaikakoa aurkeztuko dute otsailaren 19an
Azaroaren hasieran aurkeztu zuten Euskal Herriko enbaxadore izango den hamaikakoa, eta datorren astean Eibarkoa aurkeztuko da.
2025/02/14 12:38
eta kitto!

Udaberrian egingo dute Euskaraldiaren laugarren edizioa, maiatzaren 15etik 25era bitartean. Azaroaren hasieran aurkeztu zuten Euskal Herriko enbaxadore izango den hamaikakoa, eta datorren astean, otsailaren 19an (eguaztena), Eibarko hamaikakoa aurkezteko ekimen publikoa egingo dute. Ana Goitiak Klub Deportiboan 18:30ean eskainiko duen bakarrizketaren ostean izango da aurkezpena.

Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen hizkuntza-ohiturak aldatzeko mugimendu soziala da, Euskal Herri osoan eragiteko sortua. Mugimenduak herritarren hizkuntza-praktikak aktibatu eta euskararen erabilera handitu nahi du, eguneroko harremanetan euskara lehenetsiz eta 11 eguneko praktika sozial masibo bateratu baten bidez