Euskaraldiko hasiera-ekitaldia ostegun honetan egingo da Untzagan

Arratsaldeko 18:30ean hasi eta iluntzera arte paregabeko giroa izango dugu kalean.
Euskaraldiko hasiera-ekitaldia ostegun honetan egingo da Untzagan
2025/05/13 17:18
eta kitto!

Badator Euskaraldia! Ostegunean, maiatzak 15, emango zaio hasiera ariketa sozialaren 4. edizioari. Hasiera ospatzeko, Eibarren ekitaldi berezi bat antolatu dute Eibarren AKEBAIk. Arratsaldeko 18:30ean hasi eta iluntzera arte paregabeko giroa izango dugu kalean. Hona hemen prestatutako egitaraua:

  • 18:30ean Latuna Bando txaranga hasiko da Toribio Etxebarria kalean.
  • 19:00etan hasiera emango diogu ekitaldiari, Untzagan:
    • Euskaraldiko abestiaren Eibarko bertsioaren zuzeneko emanaldia, Jon Alonso abeslariaren eskutik, ODE Taldeko kideen eta Eibarko Koro Gaztearen laguntzarekin.
    • Eibarko Hamaikako kide batzuk Euskaraldiari hasiera emateko manifestu bat irakurriko dute.
    • Txapa-janzte kolektiboa.
    • Argazki erraldoia.
  • Ekitaldia amaitutakoan, Latuna Bandok jarraituko du.

Egunean bertan txapa jasotzeko eta izena emateko mahai bat ere egongo da Untzagan.

Animatu zaitezte! Elkar mugituz egingo dugu!