Euskaraldiko txapak banatzeko mahaia jarriko dute barixaku honetan Errebalen
Barixakuan, maiatzak 9, larrain dantzako entseguarekin batera, AKEBAIk eta Euskaraldiaren elkarte eta erakunde antolatzaileetako kideek Euskaraldiko txapak banatuko dituzte Errebal plazan, 18:30etik aurrera. Izen-emate orriak eta Euskaraldiari buruzko informazioa ere egongo dira eskuragarri. Dakizuenez, Euskaraldia euskara sustatzeko eta jende gehiagorengana hurbiltzeko ariketa soziala da, eta maiatzaren 15ean hasi eta 25ean amaituko da. Aurten laugarren edizioa egingo da, eta leloa "Elkar mugituz egingo dugu" izango da.
Horrez gain, gogoratu dagoeneko txapak herriko hainbat lekutan jaso daitezkela:
1. EUSKARA ZERBITZUKO BULEGOA
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 07:30 - 15:30.
Helbidea: PORTALEA eraikineko
2. solairua. Bista eder 10.
2. UDAL EUSKALTEGIA
Ordutegia: Astelehenetik ostegunera 08:30-14:00 eta 16:30-19:00. Ostiraletan 08:30-14:00.
Helbidea: PORTALEA eraikineko
2. solairua. Bista eder 10.
3. AEK
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 10:00 - 13:00 eta 17:00 -19:00.
Helbidea: Sostoa 1-1.
4. ...eta kitto! Euskara Elkartea
Ordutegia: 10:00 - 14:00 eta 17:00 - 19:00.
Helbidea: Urkizu pasealekua 11.
5. ARMERIA ESKOLA
Ordutegia: Astelehenetik ostegunera 08:00-21:00.
Ostiraletan 08:00-20:00.
Helbidea: Isasi 36.
6. EIBARKO KLUB DEPORTIBOA
Ordutegia: Asteartetik ostiralera 18:00 - 20:30.
Helbidea: Toribio Etxebarria 16, 1. solairua.