Euskaraldiko txapak eta orri-markatzaileak jasotzeko tokiak

Eibarko hainbat lekutan jaso daitezke Euskaraldiko Ahobizi eta Belarriprest txapak, eta baita orri-markatzaileak ere.
Euskaraldiko txapak eta orri-markatzaileak jasotzeko tokiak
2025/04/29 14:42
eta kitto!

ri zaigu gutxinaka-gutxinaka Euskaraldia hurbiltzen! Horregatik, gaurtik hasi eta ariketa amaitzen den arte (maiatzaren 25a), txapa eta orri-markatzaileak jasotzeko aukera izango du aurtengo edizioan izena eman duen pertsona orok:

1. EUSKARA ZERBITZUKO BULEGOA
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 07:30 – 15:30
Helbidea: PORTALEA eraikineko 2. solairua. Bista eder 10.

2. UDAL EUSKALTEGIA
Ordutegia*: Astelehenetik ostegunera 08:30-14:00 eta 16:30-19:00. Ostiraletan 08:30-14:00

*Eskola egutegiaren arabera dago zabalik; hau da, eskola jai-egunetan itxita egongo da.
Helbidea: PORTALEA eraikineko 2. solairua.  Bista eder 10.

3. AEK
Ordutegia*: Astelehenetik ostiralera 10:00 – 13:00 eta 17:00 -19:00

*Eskola egutegiaren arabera dago zabalik; hau da, eskola jai-egunetan itxita egongo da.
Helbidea: Sostoa 1-1.

4. …eta kitto!-ren EGOITZA
Ordutegia: 10:00 – 14:00 eta 17:00 – 19:00
Helbidea: Urkizu pasealekua 11 (solairuartea).

5. ARMERIA ESKOLA
Ordutegia: Astelehenetik ostegunera 08:00-21:00. Ostiraletan 08:00-20:00
*Eskola egutegiaren arabera dago zabalik; hau da, eskola jai-egunetan itxita egongo da.
Helbidea: Isasi 36.

6. EIBARKO KLUB DEPORTIBOA
Ordutegia: Asteartetik ostiralera 18:00 – 20:30
Helbidea: Toribio Etxebarria 16, 1. solairua.

Gogoratu txapa eta orri markatzailea doan direla, eta jaso ahal izateko baldintza bakarra aurtengo edizioan izena emanda izatea dela.

Jasotzera joan aurretik, egiaztatu zein rol hautatu duzuen, gero dagokion txapa eskatzeko: Ahobizi edo Belarriprest.

Entitate edo norbanako moduan izena emateko, jo euskaraldiko webgunera: euskaraldia.eus

Elkar mugituz egingo dugu!