Euskaraldirako bertso-katea sortu dute Hankamotxak bertso eskolakoek
2020/11/27
12:10
eta kitto!
Hankamotxak bertso eskolakoek Euskaraldian egiteko bertso-katea sortu du, “Eibarrek ere urte osoan euskaraz bizi nahi duelako”. Parte hartzea oso erreza da eta, animatuz gero, hauek dira jarraitu beharreko pausoak:
1- Jaso duzun erronkari erantzun; hau da, puntuari erantzun behar diozu, bideoan edo audioan. Gero, idatzi #EuskaraldiaEibarren eta #Hankamotxak traolak eta igo txioa Twitterrera (Twitter konturik izan ezean, lagun edo familiakoren bati eska dakioke txioa igotzeko edo, bestela, emailez bidali hankamotxak@gmail.com helbidera eta eurek igoko dute).
https://twitter.com/hankamotxak/status/1332283104770338821?s=20

2- Bidali erronka berria zure bi laguni, ezaguni edo talderi (taldeka ere hartu daiteke parte, gelaka, familiaka, erakundeka...) Bota puntua eta grabatu audio edo bideuan, zuk zeuk jaso duzun moduan. Gero, jakinarazi lagunari zer erronka jaurti diozun eta segi dezala kateak! Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan, Euskaraldia Bertsotan!
https://twitter.com/hankamotxak/status/1332283104770338821?s=20