Euskaraldirako bideoklipa grabatu dute asteburuan
Jon Alonsok eta Koro Gazteak egindako Euskaraldiko abestiaren bertsioaren bideoklipa grabatu zuten asteburuan Eibarren. Ara-Lar Visuals enpresako kideek gidatu zuten grabaketa, eta zapatuan Errebalgo plazan eta Portaleko erakusketa-aretoko kupulan hartu ziren sekuentzia garrantzitsuenak. Nele eta Kaxa dantza taldeek jarri diote koreografia bideoklipari.
Igande arratsaldez Eibarko zenbait toki esanguratsutan grabatu ziren irudiak, eta besteak beste, Kezka dantza-taldeak, ...eta kitto! Euskara Elkarteak, Arrate Kultur Elkarteak eta udal ordezkariek ere parte hartu zuten.
Eibarren AKEBAItik azaldu dutenez, "arratsaldeko 19:00etan Untzaga plazara deituta zeuden Eibarko herritarrak bideokliparen azken irudiak hartzeko; jendeak ez zuen hutsik egin. Adin ezberdinetako herritarrak gerturatu ziren Untzagara eta giro onean amaitu zuten grabaketa. Orain emaitza ikusteko itxaron egin behar ."
Euskaraldian izena emateko aukera oraindik ere badago www.euskaraldia.eus web gunean.