Euskararen aldeko aldarriek bete dituzte Eibarko kaleak Korrika Txikiarekin

Eskoletako ikasleek bat egin dute Korrikarekin gaur arratsaldean
2024/03/19 18:32
eta kitto!

Kolore uholdea izan da gaur arratsaldean 15:15etik aurrera Korrika Txikiak herriko kaleak zeharkatu dituenean. Ikastetxeetako ikasleek bat egin dute euskararen aldeko ekimenarekin.

Untzagara iritsi baino apur bat lehenago SuperAkeek hartu dute lekukoa. Etxeko txikienek "Harro Herri Korrika" ozen abestu dute Untzagan, eta ospakizunak DJ Arnok girotutako jaialdiarekin jarraitu du, eta gustura gainera!

Ikusi atera ditugun argazkiak. Bateron bat ezagutzen duzue