Euskararen ikusgarritasuna hazi egin da Googlen egindako bilaketetan
Puntueusek uztailean jakitera eman zuen ikerketaren arabera, momentu horretan aztertutako laginaren emaitzen %50 soilik agertzen zen euskaraz lehen tokian bilatzailearen emaitzetan. Beraz, “Puntueusek Googlen esku utzi zituen azterketaren emaitzak bilatzailean euskararen presentzia berreskuratzeko, eta bai lortu ere. Googlek gaur atera duen oharrean, bere bilatzailearen algoritmoa hizkuntzen tratamendu egokiagoa egiteko asmoz eguneratu duela azaldu du, PUNTUEUS bezala bidelagun izan dituen erakundeen ekarpena eskertuz”, fundazioak adierazi duenez.
Gauzak horrela, algoritmoaren aldaketari esker, “euskara merezi duen ikusgarritasuna berreskuratzen hasi da Google bilatzailearen emaitzetan”, azaldu du Puntueusek. “Gaur egun Google bilaketetan euskarazko emaitzen %73 agertzen da lehen tokian”.