Euskararen Sozializazioa eta Transmisioa Mintegirako izen-ematea zabalik
Punta-puntako hizlariak bilduko dira Eibarren martxoaren 25ean, euskararekin lotutako gaien inguruan berba egiteko.
2025/03/05
19:15
eta kitto!
Dagoeneko zabalik dago martxoaren 25ean Eibarren egingo den Euskararen Sozializazioa eta Transmisioa Mintegian izena emateko epea. Aurtengoa 15. edizioa izango da eta, oraingoan ere, punta-puntako hizlariak izango ditugu euskalgintzan lan egiteko motibazioaz, adimen artifizialaz, hizkuntza irizpideetaz, kirolaz eta kulturaz jarduteko.
Aurreko edizioan bezala SD Eibarreko prentsa Aretoan egingo den Mintegia, 8:45ean hasi eta 14:00etan amaituko da, eta tartean 5 hitzaldi, mokadutxorako tarte eder bat, taldeko argazkia eta dinamika erraz bat egongo dira.
Izena emateko eta egitarau osoa ikusteko SAKATU HEMEN