Euskararen Txantxangorriarekin bat egin du udalak
2016/01/22
15:16
eta kitto!
Eusko Jaurlaritzak egindako gonbidapena onartu eta Euskararen Txantxangorria kanpainarekin bat egin du Udalak. Txantxangorriaren irudia Hizkuntza Politikaren Sailburuordetzak sortu du, euskararen erabilera sustatzeko asmoz. Irudia bi elementu nagusik osatzen dute: euskararen āeā-ak eta poziktibity proiektuaren irudiak. Kanpainaren sortzaileek diotenez, "txantxangorriaren irudiak euskaraz egiteko gonbidapen atsegina, hurbila eta erakargarria izan nahi du".
Kanpainarekin bat egitearekin batera, herritarrak udaletxean euskara erabiltzera gonbidatu nahi ditu eta, horretarako, Euskararen Txantxangorria ipini dute sarreran, atean eta harrera egiteko leihatila eta mostradoreetan .