Euskarazko antzezlana bihar Tanttakaren eskutik Coliseo antzokian
Bihar 19:00etan taularatuko du Tanttaka Teatroa konpainiak "Emakume baten borroka eta metamorfosia Coliseo antzokian". Eneko Sagardoi eta Vito Rogado aktoreak arituko dira Fernando Bernuesek zuzendutako euskarazko antzezlan horretan. Edouard Louisek idatzia, ama batek gizon burua eta gorputza duen mundu batean biziko duen eraldaketa heroikoari buruzko proiektu autobiografiko anbiziotsua da bihar aurkeztuko duten lana: “Ustekabean amaren gaztaroko autoerretratu bat aurkitu ondoren, Edouard Louisek gogora ekarriko du baztertuta, menderatuta eta are gizonezkoek eragindako indarkeriak makurtuta bizi den eta 45 urterekin matxinatu, ihes egin eta pixkanaka bere askatasuna eraikiko duen emakume baten irudia. Gizarte patriarkalak, familiak eta baita semeak ere suntsitutako emakume baten metamorfosia”. Sarrerak 10 euro balio du (7 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin).