Euskeraren Eguna ospatzeko abenduaren 2an Untzagan egingo den BAZKARIALDIrako txartelak salgai daude
2018/11/27
12:17
eta kitto!
Euskeraren Eguna, abenduaren 3a, gero eta gertuago daukagu. Eibarko Euskalgintzak prest dauka aurtengo egitaraua eta aurtengo ospakizunari Euskaraldia gehitu behar diogu. Egun bat lehenago, abenduaren 2an (igandea), herri bazkaria egingo da Untzagan jarriko den karpan. BAZKARIALDIrako tiketak salgai daude …eta kitto!-n eta Xania, Tarte, Kultu eta Guridi tabernetan 10 euroren truke (7 euro ume, langabetu eta jubilatuentzat). Bazkaria 14:30ean izango da eta Bizimiña Elkarteak prestatuko du: paella, postrea eta kafea. Ondoren, erromeria izango da Iratzar taldearekin.
“Hau hasiera besterik ez da” goiburua izango du abenduaren 3an ospatuko dugun Euskeraren Egunak. Egun horretan amaituko da Euskal Herri osoan 11 egunean egingo den Euskaraldia, eta une horretatik aurrera hasiko da benetako erronka; hortik aurtengo Euskararen Egunerako Eibarko Euskalgintzak aukeratutako goiburu esanguratsua. Egun horretan, astelehenean, horma-irudia egingo da 19:00etatik aurrera, Untzagan. Jendeak pegatinak jarriko ditu “Hau hasiera besterik ez da” esaldia eramango duten mural bi osatzeko. Pegatinak kolore askotakoak izango dira eta 3 rolen irudiak bilduko dituzte. Amaitzerakoan Txaltxa Zelaiko eta Untzagako Jubilatuen Etxeko hormetan eskegiko dira.
3.735 eibartar Euskaraldian parte hartzen
Aurtengo Euskararen Egunak kutsu berezia izango du, zalantza barik, Euskaraldiaren olatua eta irribarrea Euskal Herriko txoko guztietara iritsi baita. Eibarren 3.735 lagunek parte hartzen dihardute Euskaraldian. Horietako 2.378 Ahobiziak dira, 913 Belarriprestak eta 444 Bihotzgoxoak. Kopuru horrek gora egin du Euskaraldia hasi zenetik eta oraindik igotzen jarrai dezake, izen-ematea zabalik egongo baita ekimena amaitu arte. Egun horretan, abenduaren 3an, Euskaraldian parte hartu duten herritarrekin elkarretaratzea egitea oso polita izango litzatekeela uste dute antolatzaileek. “Astelehenean Eibarko Ahobizi, Belarriprest eta Bihotzgoxoak Untzagan bat egitea eta Euskeraren Eguna elkarrekin ospatzea gustatuko litzaiguke.” Egun horretarako antolatutako ekitaldien artean, Euskaraldian parte hartuko dutenek 11 egun horietan izandako bizipenak, esperientziak edo anekdotak idatzi ahal izango dituzte papertxo batean. Bizipen guzti horiek kaxa batean sartu eta ozen irakurriko dira, han bildutako guztiek entzuteko moduan. Dena dela, aurretik ere, Euskaraldiak irauten duen bitartean, baten batek bere bizipena konpartitu nahi badu, eibarrenakebai@gmail.eus-era idatzi dezake. E- mail horretan iritzi, esperientza eta anekdota guztiak batzen joango dira eta abenduaren 3an herritarrekin partekatuko dira.