Euskeraz Primeran! ekimenaren mahaia ipiniko dute goizero Neguko Aukeren Azokan
...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatu duen jolasean parte hartzeagatik poltsa bat oparituko dute.
2025/02/18
18:50
eta kitto!
Gaurtik hasita eguenera bitartean, hiru egunez jarriko du …eta kitto!-k ekimenaren stand-a erosketen testuinguruan euskararen erabilera sustatzeko. Egunotan mahaira hurbilduko direnek jolas erraz batean parte hartuko dute, guztien artean horma-irudi koloretsua osatuz. Parte hartzen duten guztiek jasoko dute Euskeraz Primeran!-eko poltsa eta, gainera, EMGIk emandako 100 euroko erosketa-txartela irabazteko aukera izango dute, eguen eguerdian azokan bertan egingo den zozketan.