Euskeraz Primeran! kanpaina berrian ostalaritzan euskeraren erabilera errezteko materiala banatuko du ...eta kitto!-k
2021/06/07
09:12
eta kitto!
Gaur goizean aurkeztu dute Untzagan …eta kitto! Euskara Elkarteak, Eibarko Udalaren babesarekin, martxan ipini duten Euskeraz Primeran! ekimeneko kanpaina berria Ainara Labado …eta kitto! Euskara Elkarteko ordezkariak, Ana Telleria Udaleko Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntza saileko zinegotziak eta Iker Iturrikastillo San Andres ostalarien elkarteko presidenteak.
Kanpaina berriaren baitan, ostalaritzari zuzendutako posterrak argitaratu dira eta datozen egunotan banatuko dituzte herriko establezimenduetan, bi bakoitzean: bata, terrazan jartzeko eta bestea, barrualdean. Azaldu dutenez, “poster horietan tabernari eta bezeroen artean erabili ohi diren hainbat esaldi eta berba ageri dira: kafesnea, hutsa, garagardoa, ogitartekoa, ardo beltza, zenbat da?...”.
Ekimenari esker bezero eta tabernarien arteko euskarazko harremana erraztea lortu nahi dute. Horrekin batera, oinarrizko hitzegitxo bat ere banatuko zaie tabernariei, baita terrazetako mahaietan pegatzeko horma-irudiaren QR kodea daraman pegatina ere. Kode horrekin mugikorrean deskargatu ahal izango da posterra.
Gogora ekarri dutenez, Euskeraz Primeran! kanpaina orain dela sei urte jaio zen …eta kitto!-ren eskutik, Eibarko merkataritzan eta ostalaritzan euskara sustatzeko helburuarekin. Udazkenean elikagaien lau horma-irudi argitaratu ziren okindegi, fruta-denda, harategi eta arraindegietan jartzeko eta, ekimenak izan zuen harrera ona ikusita, orain ostalaritzari zuzendutako materiala eman dute argitara.