Eusko Jaurlaritzak Verter Recycling enpresari egotzi dio Zaldibarko uretan eta lurzoruan eragindako kaltea
2021/01/21
09:16
eta kitto!
Hamar egunerko epea (bost eguneko luzapenarekin) dauka Zabortegia kudeatzen duen enpresak Zaldibarren eragin dituen ingurumen arazoak onbideratuko dituen proiektu bat aurkezteko.
Jaurlaritzak Verterri egotzi dizkio Zaldibarko zabortegiaren hondamendiaren ondorioz inguru horretako lurzoruetan eta gainazaleko zein lurpeko uretan sortutako "kalte garrantzitsuak".
Eusko Jaurlaritzaren ebazpenak zabortegian eragindako kalteen erantzule egin du Verter. Ebazpen horiek zehaztu dute "gainazaleko eta lurpeko uretan eta lurzoruetan kalte handiak" eragin zituela otsaileko hondamendiak. Lurpeko urei dagokienez, esaterako, kalitate arauak hausten dituzten emaitzak jaso dituzte.