Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak apirilaren 21ean izango dira
Iñigo Urkullu lehendakariak atzo jakinarazi zuen Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak apirilaren 21ean izango direla. Eusko Jaurlaritzak gobernu kontseilu “berezia” egin zuen atzo arratsaldean eta, jarraian, espero zen berria eman zuen. Hauteskundeetara deitzeko dekretua otsailaren 27an argitaratuko da EAEko aldizkari ofizilaean.
Urkulluk aurreratu egin ditu bozak, berez, uztailera arteko epemugarekin egin baitaitezke; berak esan bezala, “beste deialdi batzuekin ez elkartzeko, Europako hauteskundeekin, adibidez”. Hamabi urte, hiru legegintzaldi, eman ditu Urkulluk EAEko lehendakari karguan.
Hemendik aurrerako egutegia honakoa izango da: martxoaren 13tik 18ra, alderdiek hautagaitzak aurkezteko epea izango dute; martxoaren 26an hautagaitzak aldarrikatuko dira; apirilaren 5ean hauteskunde kanpaina hasiko da, 19an amaitzeko; apirilaren 20an, ohikoari jarraituz, gogoeta eguna izango da; eta aipatutako apirilaren 21ean bozketa eguna helduko zaigu.