Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde eguna gorabehera handirik gabe hasi da Eibarko hauteslekuetan
Eusko Legebiltzarrerako 2024ko Hauteskunde eguna lasai hasi da Eibarren. Goizeko 09:00etan zabaldu dituzte hauteslekuak, eta 20:00ak arte egongo dira zabalik, botoa ematera joateko. Parte-hartzea nola doan jakiteko lehen datuak 14:00etan jakinaraziko dituzte eta, horiek jakin bezain laster, webgune honetan jakinaraziko ditugu guk ere.
Eibarren, iazko uztailean egin ziren hauteskundeetan bezala, zazpi hautesleku zabaldu dira gaur: Udaletxea, Arrateko Andra Mari ikastetxea, Torrekua anbulatorio zaharra-Gurutze Gorria, Amañako dorreak, Errebal Plazia, E.P.A. eta Urkizu ikastetxea. Horietan banatuta, 23 mahai daude guztira. Gaurko hauteskundeetan botoa emateko eskubidea duten eibartarrak 20.557 dira.
Beste batzuetan bezala, gaurko deituta dauden Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei jarraipen berezia egingo diegu, egunean zehar gertatzen dena eta Eibarko emaitzen berri zuei emateko.