Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak uztailaren 12an egingo dira
2020/05/18
13:31
eta kitto!
Iñigo Urkulluk uztailaren 12rako deitu ditu Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Lehendakariak osasun arloari, segurtasunari eta arlo legalari buruzko argudioak eman ditu, eta hauteskundeak uztailaren 12an egitea “erabaki arduratsuena” dela aipatu du. Hala ere, egoerak okerrera eginez gero, hauteskundeak udazkenean egiteko aukera zabalik utzi du.
Osasun arloari dagokionez, azken asteetan kasu positiboen “etengabeko gainbehera” eta heriotzen “jaitsiera nabarmena” eman dela azpimarratu du Urkulluk, eta orain dela bi hilabete ezarritako helburuak bete direnez (“pandemiaren hazkundea mugatzea eta osasun sistemaren kolapsoa ekiditea”), osasun larrialdiaren egoera gainditzea lortu dugula.
Arrazoi juridiko eta legalei dagokienez, hauteskundeekin funtsezko eskubide bat betetzeko aukera ematen dela azaldu du. “Euskal alderdi politikoekin izandako bileran bat gentozen hauteskundeak egitea garrantzitsua dela“.
Segurtasunari begira, Urkulluk esan du Segurtasun Sailak ‘Segurtasun eta Babes Plana’ prestatu duela. “Plan horrek neurriak ezartzen ditu herritar guztiek botoa emateko behar diren bermeak ezartzeko”.